Datorren neguan hesiak edo zuhaitz-lerroak landatu nahi badituzu, orain prestatzen hasi behar zira !
Haizetik babesteko, itzala ekartzeko, lur higadu mugatzeko, uraren iragaztea errazteko, paisaiarentzat, fruituak ukaiteko, bioaniztasuna laguntzeko.. hesiek abantaila frango eskaintzen dituzte, lur peza baten heinean.
Tokiko zuhaixkak nahasiz, hala nola elorria, intsusa, intxaurrondoa, eta zuhaitz handiagoak, hala nola haritza, astigarra, lizarra edo gaztainondoa, hesiek goratasun eta loditasun desberdinak har ditzakete, egoera eta helburuen arabera.
Finantzamenduak badira heldu den neguan zuhaitzak landatu nahi dituzten laborarientzat.
Diru laguntza hori “Pacte de la Haie” deitzen da eta finantzamenduak hein hauetakoak dira :
– 13€ inguru/ml hesi sinple batentzat eta 18€/ml hesi doblearentzat
– zuhaitz lerroentzat : 23€/zuhaitza hazkuntza gabeko lursaila, eta 38€/zuhaitza hazkuntzarako lursailan
Txertatuak diren fruitu-arbolak sartzen ahal dira (%50 fruitudun hehien-gehienik eta bakarrik fruitu ekoizpena merkaturatzeko bokazioarik ez bada).
Hautagarritasun baldintzak : baldintza berezirik ez da, laborari guziak hautagarri dira.
—
Landatzeak erran nahi du : lurra aitzinetik prestatu behar dela, landareak erosi behar direla eta landatu, lastotze lana badela ondotik, zerradurak ezarri beharko direla landareak kabaletarik babesteko eta, menturaz, hodiak basahuntzetarik babesteko. EHLG-k jarraikitzen ahal zaitu proiektu hortan eta formakuntza batzuk proposatzen dauzkitzu landaketa gazteak entretenitzen ikasteko.
Erabiltzen dituzun lurren jabe ez bazira,
Landatu nahi duzun lursailaren jabea ez bazira, jabearen baimena ezinbestekoa da lehen lehenik. Laguntza behar izanez gero, EHLGko zerbitzu juridikora hurbiltzen ahal zira.
—
KONTAKTUA :
Laguntza tekniko baten ukaiteko eta diru laguntza txosten baten pausatzeko, Amélie Charoy dei ezazu : 07 82 94 86 77
—