... & press enter to start

AGRONOMIA, LURRA

AGRONOMIA ETA LURRA BEGIRATZEA

Edozoin izan dadin alorra edo klima, lurraren kudeaketa da sistemaren gakoa.

Lurra kontserbatzen duen laborantzaren gaia adibidez barnatzen du azken urte hauetan Euskal Herriko Laborantza Ganbarak.

GURE ZERBITZUA

– Humus edo lurrestel sartze eta ateratzeak neurtzeko bilana : zure lurraren emankortasuna andeatzen ala hobetzen dea ?

– Lur analisiak ulertzen lagundu eta beharrez xuxenketak egiteko aholkuak

– Egun tekniko eta formakuntza proposamenak, entseguak plantan emaitea : ereite zuzen erakustaldiak, landare estalkiak, belartxar kentze mekanikoa…

– Irauli gabe lan egiteko manera, ereite zuzena eta lurra begiratzen duen laborantza plantan ezartzeko laguntza teknnikoa. Lan sistema honek 3 zutabe dauzka :

✔️  Lurra ez barna irauli

✔️ Landare estalgi iraunkorra atxiki (hila ala bizirik)

✔️ Kultura aldizkatzeak aski luzeak izan

 

HELBURUAK : gai organikoak lur azalean atxikitzea, lurraren egitura hobetzea, bizi mikrobiotikoa zaintzea, higadura mugatzea eta lan denbora ttipitzea.

Agronomo bat zure etxaldera etortzen ahal da lur dianostika egiteko eta teknika horiek kausitzeko ekintzak proposatzeko.

–Produktu fitosanitarioen erabilpena murriztuko duten aterabideak atxemaiteko gogoetan parte hartzen du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Ereite zuzena lantzeko entseguak lantzen ditu bestalde elkarteak.

– Certiphytoa : 400 bat laborarik Certiphotoa eskuratua dute, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak segurtatu formakuntzeri esker.

GOGOAN ATXIK ERE

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborari guzien laguntzeko zerbitzuak proposatzen ditu eta agronomiari lotuak diren laguntza indibidual eta kolektiboak proposatzen ditu:

– etxaldearen diagnostiko orokorra: bazka autonomia, sistema edota alor aldaketa baten inguruko gogoeta, ongarriztatze eta belar tzarrak kentzeko teknikak, kostuen/irabazien kalkuluak, etab.

– lurraren kudeaketan eta irauli gabeko ereintza zuzenaren tekniketan laguntza eta aholku emaitea

– belarraren eta bortuen erabilpenari buruzko laguntza

– lur eta pentzeen diagnostika indibiduala, alha aldizkatze dinamikoa plantan emaiteko aholkuak

– landako entseguen plantan ezartzea eta segitzea

– inberstio proiektu desberdinentzat laguntza eta aholku emaiteak: ekipamenduak belar kentze mekanikoarentzat, baratzezaingoarentzat, etxe-transformazioarentzat, etab. >>

– formazio kolektiboak gai hauen inguruan: agronopmia, alorren kudeaketa, bazkaren kudeaketa, bortuko belardien kudeaketa, etab. >>

– PAC eta GARDIENNAGE deklarazioak egiteko laguntza >>

Dokumentuak

Gehiago jakin

LURRA ETA AGRONOMIA, LABORANTZA HERRIKOIAREN BI OINARRI

TCS : 2015eko bilduma

AGROEKOLOGIAREN KAIERAK - 2021 (frantsesez)

FISURATZAILEAREN ERAKUSTALDIA

ÉQUILIBRE MINÉRAL DES SOLS

AGRICULTURE DE CONSERVATION DES SOLS

Les couverts

PDFa IKUSI

LUR PROFILAK : FORMAKUNTZA BILANA

LURZORUA ENTRETENITU, IPARRALDEAN

Kontaktua

Manue Bonus, Helena Mouret

05 59 37 18 82

TOP