« Agro oihangintza » lehiaketan sartzen da !
Lehiaketak, laborantza-praktika ekologiko onenak plantan ezartzen dituzten laborariak urtero saritzen ditu. Laborariek beren inguruneari dagokionez egiten duten lan kolektiboa eta indibiduala goraipatzeko parada emaiten du. Horrez gain, laborantza praktiken inguruko ezagutzak elgarren artean trukatzeko memento bat eskaintzen du.
Aurten, laborantza eta oihangintza praktikak lehiaketan sartzen dira Iparraldean. Helburua zuhaitza haien ekoizpen-sistemari lotzen duten laborariak sustatzea eta laguntzea da.
NORENTZAT
Lehiaketa, hainbat ekoizpen-sektoretan (alor handiak, hazkuntza, mahastizaintza, baratzezaintza, etab.) zuhaitzak eta laborantza elkartuko dituen lur peza bat gutienez aurkeztu nahi duten laborarier idekia da.
2 KATEGORIA
Lehiaketak bi saila dauzka :
-
« Landaketa » : laborariak berak landatu duen gutienez 4 urteko lur peza ebaluatua izanen da (zuhaitz eta hesi landatu berriak : lur peza bazterreko hesiak, lur peza barneko zuhaitz gorak, pentzetako zuhaitz fruitudun berriak…). Agro oihangintza sistemaren sortzea, landatzea eta kudeatzea ebaluatuak izanen dira.
-
« Kudeaketa » : laborariak berak edo aitzinekoak landatu duen gutienez 10 urteko lur peza ebaluatua izanen da (zuhaitz zaharren kudeaketa, agro oihangintza sistemak mahastigintzan, pentzetako zuhaitz fruitunak …). Agro oihangintza sistemaren kudeaketa eta berritzea ebaluatuak izanen dira.
Bi sail hauetan, lur peza etxaldearen gainerateko aktibitateekin duen koherentziaren arabera ebaluatuko da. Gutienez hektara batekoa izan beharko da.
TOKIKO ANTOLATZAILEAK ETA GUNEAK
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ekitaldi honen tokiko antolaketa segurtatzen du, Ipar Euskal Herrian.
EPAIMAHAIA ETA LUR PEZEN BISITAK
Solange Demarcq-Eguiguren Biriatuko auzapeza epaimahaiburua izanen da. Ingurumena eta naturguneak babesteko eta balorizatzeko kontseilari arduraduna da Euskal Hirigunearen baitan.
Epaimahaia agro oihangintzan, oihangintzan, arbolazaintzan, agronomian eta ekologian adituak diren kidez osatua izanen da.
Lur pezen bisitak ekainaren 21 eta 22an eginen dira, asteart eta asteazkenez.
Tokiko epaimahaiak finalista bat hautatuko du sailaka. Saristatzea Lurrama, laborantza herrikoiaren saloina egunean eginen da, 2022ko azaroan.
Gainera, sariduna frantses lurraldearen baitan hautatua balin bada, orduan Ipar Euskal Herria ordezkatzen ahalko du Pariseko laborantza saloinean, 2023ko otsailean.
IZEN EMAITEA
Izen emaiteak 2022ko maiatzaren 7tik ekainaren 3a arte idekiak dira.
Izena emaiteko Thomas Tchiboukdjian juntatu behar duzue 07 82 94 86 77 zenbakira deituz edo mailez : thomas@ehlgbai.org