... & press enter to start

Lekukoa, le relais paysan

27 martxoa, 2020 / BY EHLG / EHLG

« Lekukoa, le relais paysan », tokian tokiko janaria eskuratzeko

 

Azken egun hauetan, kontsumitzaileen ekimenak biderkatzen ari dira lekuko elikagai-hornidura sustengatzeko. Hari beretik, Ipar Euskal Herriko laborantza herrikoiaren alde lan egiten duten egiturek, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea (APFPB), Biharko Lurraren Elkartea Civam (BLE), Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) eta ELB sindikatek, laborariek berek sortu eta kudeatu tresna berri bat plantan ezartzen dute : “Lekukoa, le relais paysan”, herritar eta laborarien artean lotura eginen duen tresna.

Tresna hau, egoera desberdin horien ondorioz martxan ezarri dugu :

– ostatu eta ikastetxeekin lan egiten duten ekoizle ainitzek salbide nagusi bat galdu dute koronabirusaren epidemiaren kontrako neurriak ezarriak direnetik.

– merkatuetan jende gutiago ibiltzen da eta azken egunetan, merkatuak debekatzeko joera agertu da

– herritarren aldetik, lekuko ekoizpenekiko interesa handituz doa (gero eta jende gehiago gure ekoizle-saltokietan !),

– ekoizle eta kontsumitzaileak kutsatze irriskuetatik babesteko beharra, segurtasun-neurri zorrotzak hartuz.

Hara zendako, « Lekukoa, le relais paysan » tresna abiatu dugun.

Webgunean, jaleek ikusten ahalko dute nun hornitzen ahalko diren lekuko eta kalitatezko mozkinez. Joan-jinen egiteko eta jakiak eskuratzeko zailtasunak hor izanik, LEKUKOAk, egungo egoerari aterabide konkretuak proposatzen ditu. Denbora berean, herritarren eta laborarien arteko loturak epe luzerat indartu nahi ditu, lekuko produktuez elikatzea errextuz.

“Lekukoa, le relais paysan”, Ipar Euskal Herriko laborantza herrikoia sustengatzen duten egiturek kolektiboki bultzatu duten plataforma bakarra da. Gure etxaldeetatik zuzenean jin lekuko eta kalitatezko ekoizten anitz eskaintzen ditu. Webgune hori, tresna berri bat da tokiko eta kalitatezko laborantza sustatzeko eta elikaduraren bertokiratzeko. Helburu horiek beste ekitaldi batzuekin ere lantzen ditugu urte guziz : Lurrama, Idoki merkatuak, Asunak, Laborarien Xokoa-le Comptoir paysan…

Helduden astetik goiti, Lekukoa Drive !

Helduden astetik goiti, asteroko banaketa sistima bat abiatzen dugu, iparraldeko ehun bat etxaldetako ekoizpenekin, hogoi bat herritarat helduz, hastetik bururaino sekuritateko neurriak zainduz.

– Web gunean astero atxemanen dira banaketa punduetarat heltzen ahal diren etxalde eta ekoizpenak (jadanik 80 batek izena emana du) ;

– bezeroek manatzen dute nahi duten laborariari eta hari zuzenki pagatzen dute (biramenduz edo xekez bainan ez diruz banaketa egunean) ;

– banaketa gunean, autoak aintzinatzen dira lerroan, laborariek ekoizpenak ezartzen dituzte zuzenki autoko kofrean eta bezeroa ez da autotik jausten (oinezkakoak heltzen ahal badira banaketa gunerat, antolaketa berezia jarria izanen da ekoizpenak hartzeko kontakturik gabe) ;

– babes neurriak hartuak dira hastetik bururaino.

Herrietako zerbitzu teknikoek antolaketa teknikoa errexten dute (herriko etxeek baimendua dute gure sistima).

lekukoa.com martxan izanen da bihartik goiti. Prentsak gunea ikusten ahal du oraitik bainan banaketa guneen baimentzea eta ekoizleen zerrenda ez da arrunt finitua. Bihar eguerditik goiti hasten ahalko dira manaketak.

Egun zonbait beharko dira sistima arrunt untsa martxan arizan baino lehen. Manaketen arabera, banatzeak helduden astetik goiti hasi nahi ginituzte.

Lekukoa Drive nun eta noiz :

EGUNA

HERRIA

HORAIRE

(konfirmatzekoa)

BANAKETA GUNEA

Astelehena

Donibane Garazi

10h30-11h30

Parking Jai Alai

Atharratze

12h-13h

Merkatu estalia

Asteartea

Miarritze

13h30-14h30

Parking Halle Iraty

Donibane Lohitzune

Herriko etxearekin negoziaketan

Asteazkena

Ezpeleta

10h-11h

Merkatu estaliaren peko aparkalekua

Hendaia

Herriko etxearekin negoziaketan

Osteguna

Baiona

11h-12h

Euskaldunen plaza

Angelu

Herriko etxearekin negoziaketan

Ostirala

Aiziritze

12h-13h

Praking salle pour tous

Larzabale

10h30-11h30

Parking Ikastola

Kanbo

10h30-11h30

Parking collège Errobi

Donibane Lohitzune

Herriko etxearekin negoziaketan

Larunbata

Baiona

11h-12h

Euskaldunen plaza

Angelu

Herriko etxearekin negoziaketan

Miarritze

13h30-14h30

Parking Halle Iraty

Bidarte

Parking Uhabia

Hendaia

Herriko etxearekin negoziaketan

Azkaine

Kiroleta

Uztaritze

12h-13h

Hiribehereko plazako aparkalekua

Maule

13h-14h

Plaza nagusia

Hazparne

13h-14h

Ezker paretako aparkalekua

Hornitzeko beste guneak

Lekukoa.com webgunean Ipar Euskal Herriko bio edo etxe ekoizleen hamar dendak aipatzen dira.

Asteko merkatuetan ere atxeman daitezke gure etxaldeetako ekoizpenak. Egungo egoeran, horietako ainitz ezeztatuak izan dira. Guk merkatu horiek atxiki behar direla diogu, epidemiaren kontrako osasun-prebentziorako jestuak errespetatuz. Izan ere, Lekukoa Drive aterabide alternatibo bat da, bainan ez du asteko merkatua ordezkatzen, ez baitu publiko guzieri erantzuten. Denek ez dute internet baliatzen, banku biramenduz pagatzen edo aintzinetik manatzeko usaiarik. Biziki garrantzitsua da ere ekoizle ttipientzat asteko merkatua zabalik atxikitzea.

Krisialdi hontarik landa, biztanleek lekuko mozkinekin hartu usaia onak irautea nahi ginuke. Mozkin horiek ostatu edo kantinetan ere baliatzen dira eta agian berriz fite atxemaiten ahalko dira!

Harremanetarako :

  • Ipar Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea, Patrick SALLABERRY, 06 58 94 29 65
  • Biharko Lurraren Elkartea, Francis LARREA, 06 87 39 55 51
  • ELB sindikata, Panpi SAINTE-MARIE, 06 08 04 74 16
TOP