... & press enter to start

Hazleek zuen beharra dute !

29 urtarrila, 2021 / BY EHLG / EHLG

Manifestatzera deialdia

Kabala sanoen hiltzeari ez

 

ELB laborari sindikatak deialdi hau zabaltzen du laborari guzier eta gizarte zibilari orokorki : hitzordua emana zauzue larunbat arratsaldean 14.00-tan, Donapaleun.

 

Zer gertatzen da ?

Administrazioak kabala sanoen hiltzea galdegiten du hegazti gripearen hedatzea gelditzeko. Bainan hazleek ez dute metodo hori onartzen. 2017an bezala, ixtorio bera errepikatzen da maleruski.

Bainan artetik, zer aldatu da ? Deus. Sistema industrialetan, hazkuntzak gero eta handiagoak dira, kabalak beti barnean atxikiak dira, ahulduak eta hauen garraioak (hauek birusa azkarki kurriarazten dute) beti hain handiak dira.

Beste modelo bat bada ere, herrikoia, etxaldekoa : hazkuntza ttipiak dira, kabalak kanpoan haziak dira, nun tokiko arrazak lehenetsiak diren. Gaur egun, laborantza modelo hau lanjerrean da !

 

Hazleek zuen beharra dute !

Krisia beste manera batez kudeatu behar dela aldarrikatzen dute. Beren laborantza sistemak sostengu beharra du. Zuen berme eta laguntza behar dute !

 

>> ELB-ren agiria irakur HEMEN

TOP