... & press enter to start

ARDI HAZLEAREN LIBURUXKA

21 urtarrila, 2020 / BY EHLG / EHLG

ARGITALPEN BERRIA

ARDI HAZLEAREN LIBURUXKA

AOP Ossau-Iraty ardi esne ekoizpena, Ipar Euskal Herriko laborantzaren motor ekonomikoa da : Ipar Euskal Herriko etxaldeen % 40-a ardi esnedun hazkuntzan ari da eta 2010 – 2016 urteen artean, lurralde huntan DJA-rekin instalatu % 55-a ardi esnedunekin plantatu da AOP Ossau-Iraty sormarkak indarturik (ekoizpenaren jatorria eta kalitatea segurtatzen duelako eta saileko aktore guziak biltzen dituelako), ardi esnedun sailak abantail haundia du gure lurraldearentzat eta honek segitu behar du hazle belaunaldi berrien erakartzen;

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Jean-Luc Boucheron-en partaidetzarekin, ikastaro ziklo bat plantan ezarri du ardi esnedun hazleeri, bereziki instalatu berrieri, zuzendua. Jean-Luc Boucheron laborantzako formatzaile izana da, ardi esnedun tropen bideratzean aditua 30 urte baino gehiagoko esperentziarekin.

Ongi dakigu instalazioa bera biziki garrantzitsua dela laborantzarentzat. Horregatik, beharrezkoa da instalatu berrieri kalitatezko laguntza bat proposatzea, ardi esnedun hazleak lanbide interesgarri honetan kausi dezan. Artzain gazteentzat, funtsezkoa da lehen urteak ez huts egitea, ezbehar sinple batzuk kaltegarri izaiten ahal baitira artaldearentzat eta, ondorioz, kaltegarriak ere emaitza ekonomikoentzat (jakinez emaitza ekonomikoa epe laburrean gainditu behar dela DJAren baitan). Bai, akatsetatik ikasten da baina kasu batzuetan ondorioak larriegiak izaiten ahal dira kabalekin lan egiten delarik.
Beraz, hazle lanbidea hasten denean, sostengu tekniko baten ukaitea biziki lagungarri izaiten ahal da bere burua lasaitzeko bai eta ere kanpoko begirada edo sostengu baten ukaiteko.

Kaier tekniko hunen idaztea erabaki dugu 2017-tik antolatzen ditugun formakuntza kolektiboeri segida baten emaiteko eta hazleak heien artaldearen kudeaketan laguntzeko Argi da liburuxka honek ez duela gaia bere osotasunean tratatzen eta hautuak egin ditugula. Garrantzitsua iduritu zaigu oinarrizko informazioen aurkeztea batez ere osagarriari lotuak direnak : nahi ginuen dokumentua balia erresa izan dadin, eta irakurleak erreski atxeman ditzan behar dituen gaiak (bazkatzea, fase fi siologikoak, osagarri arazo nagusiak, etab ).

Ongi dakigu edozein kaier teknikotik baino, urteetako esperientziatik eta artaldearen behaketatik gehienik ikasten dela baina espero dugu liburuxka honek bere lekua atxemanen duela gure arditegietan eta hazleentzat lagungarri izanen dela artaldearen eguneroko kudeaketan.

Francis Poineau, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kolehendakaria

 

DOKUMENTUA DESKARGATUA

TOP