... & press enter to start

ESPEKULAZIOARI EZ ! HERRIAN LAN ETA BIZI !

21 urria, 2021 / BY EHLG / EHLG

PRENTSAGIRIA – COMMUNIQUE DE PRESSE

ESPEKULAZIOARI EZ ! HERRIAN LAN ETA BIZI !

 

 

Azken urteetan etxebizitza duin baten eskuratzeko nekeziak haundituz joan dira arrazoin desberdinengatik. Iparraldea lurralde erakargarria da aspaldian, bere alde on eta txarrekin. Lurren prezioen espekulazioa biderkatzen eta barreatzen ari da, laborantxa lurrak desagertzen ari direlarik. Bizkitartean herriko gazteek laborantxan plantatzeko eta herrian bizitzeko traba haundiak dituzte.

Lurraren eta etxebizitzaren kudeaketa publikoa ezinbestekoa da traba eta nekezia horien gainditzeko. Espekulazioaren kontra eta herritarrek lan eta bizitzeko baldintza duinak ukaiteko helburutzat hartzen duten politika publikoen behar gorrian da gure lurraldea.

Horregatik, azaroaren 20ean Baionan eginen den manifestaziora deitzen ditugu laborari eta herritar guziak. Espekulazioari ez ozenki oihuka dezagun !

 

TOP