2018an sortua, Gaztaina elkarteak gaztaina berritzea, baloratzea eta sustatzea du helburu, Ipar Euskal Herrian. Bere helburua lurralde honetan gaztaina sail bat egituratzea da, eta besteak beste, gaur egun dauden gaztainondoak babestea eta zaharberritzea, baita ere gaztainondo berriak landatzen laguntzea.
Gaztaina elkarteak laguntza galdegin dio Euskal Herriko Laborantza Ganbarari bere elkartea bizia animatzeko. 2025 urte huntan, 26 pertsonek (laborari, transformatzaile, gaztandegi jabe) eta 10 herrik (hautetsiek ordezkaturik) osatzen dute elkartea.
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin, lan batzordeak plantan eman ditu, eraginkortasuna irabazteko. Eragile horiek gaztain ekoizpena berpiztu nahi dute elgarrekin.
Lan batzordeak :
– Tokiko barietateen identifikazioa
– Gaztainaren ekoizpena
– Eraldaketa eta kontserbazio etaparen egituratzea
– Baldintza kaieraren plantan ezartzea
– Merkaturatzearen egituratzea eta antolatzea
– Sentsibilizazioa eta komunikazioa
Hainbat helburu :
– Tokiko barietateen identifikazioa
– Kontserbatorio baratzea eta txerto-baratzea muntatzea
– Gaztain ekoizleen laguntzea (gaztainondoen zaharberritzea, landatzea eta jarraipena)
– Gaztainaren eraldatze urratsetan laguntzea
– Merkaturatzean laguntzea
– Formakuntzak eta tailerren bisitak antolatzea. Ia urte guziz ikasketa bidaiak antolatuak dira. Aurten, talde bat Cantal eskualdera joan da, gaztainaren sail freskoan lan egiten duten beste laborari batzu ezagutzera.
→ 2025eko jardueren aurreikuspena :
– barietateen identikazioko lanetan segitu
– 2 herri ezberdinetan landaketak egitea
– fruitu soroetan entretenimendu lanak egitea
– ikastaro eta formakuntzak antolatzea
– internet orri bat sortzea
– sail berri baten sortzea ; gaztain freskoaren saila